Lege-oharra

Maquinas Marinas, S.L. enpresan (MAQMAR), aurrerantzean Maqmar, ardura bereziz zaintzen dugu segurtasuna, eta halaber, gure bezeroek eskainitako datuen konfidentzialtasuna bermatzen dugu Maqmar enpresak ez du inola ere fitxategirik biltegiratuko edo tratatuko, ezta ezagutzen dituen datu pertsonalak erabiliko ere, eragindako pertsonaren aldez aurreko berariazko onarpenik gabe. Maqmar enpresak beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, legegintza edo jurisprudentzia alorrean gauzatzen diren berritasunetara edota sektorearen jardunbideetara egokitzearren. Kasu horietan, Maqmar enpresak orrialde honetan iragarriko ditu egiten dituen aldaketak, horiek abian jarri aurretik, zentzuzko aurrerapen batez. Berariaz lagatako datu horiek eskuratzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak onartzen zaizkie erabiltzaileei eta erabili ahal izango dituzte.

1.- WEB GUNEAREN TITULARRA – Web gunearen eta bertan agertzen diren eduki eta zeinu bereizgarrien titular bakarra Maqmar da (Txatxamendi, 35 kaleko 110. Poligonoa Gipuzkoa).

2.- JABETZA INDUSTRIAL ETA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK – Bai web gunea eta bai bertan agertzen diren edukiak eta zeinu bereizgarriak ere Maqmar jabetza esklusiboa dira, eta jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak babestuta daude Espainiako, Erkidegoko eta nazioarteko legeriarekin bat etorriz. Web gune honetako edukiak kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki jakinaraztea, banatzea edo argitaratzea, edozein euskarritan edo edozein bitarteko erabiliz, eta halaber, bertan agertutako edozein zeinu bereizgarri erregistratu erreproduzitzea, imitatzea, aldatzea edo erabiltzea, Maqmaren berariazko aldez aurreko onespenik gabe, Espainiako Zigor Kodean aurreikusitako Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren aurkako lege-urratzea da (azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa), eta beraz, erabat debekatuta daude horiek guztiak. Maqmarrek ez du erantzukizunik hartzen web gune honen bitartez, hipertestuko estekak erabiliz, atxikitako edo esteka bidez lotutako beste web gune batzuen edukiaren gainean. Beste web gune batzuekin lotzeko estekak bertan agertzeak ez du esan nahi haien edukiak onesten direnik, ezta haien titularrekin inolako atxikimendurik dagoenik ere.

3.- IZAERA PERTSONALEKO DATUEN PRIBATUTASUNA – Maqmarrek hitz ematen du ez dituela datu pertsonalak ez lagako, ez salduko eta ez partekatuko ere hirugarrengoen onurarako. Eskainitako datuak ez dira erabiliko zerbitzua eskaintzea ez den beste helburu batzuetarako eta ezabatu egingo dira horretarako beharrezkoak izateari uzten diotenean. Erabiltzaileak izaera pertsonaleko inolako daturik eman beharrik gabe jaso dezake web guneko informazioa. Erabiltzaileen ekipoetan ez da cookierik instalatzen.

4.- ERANTZUKIZUNAREN SALBUESPENA – Maqmarrek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen web gunea bisitatzen dutenek bertako edukiarekin loturik egin dezaketen erabilera desegokiagatik. Era berean, Maqmarrek, bere zerbitzuak etengabeko hobetzeko konpromisoa duenez, bere web guneko zehaztasunak eta irudiak aldatu ahal izango ditu aldez aurretik ohartarazi gabe, baita hemen jasotako beste edozein informazio ere, inolako bermeren baldintzapean egon ezean. Maqmarrek ez du erantzukizunik informazio horren zehaztasunari edo egiazkotasunari zuzenean edo zeharka eragin diezaioketen datuen gainean edo horrekin egin daitekeen erabileraren gainean.

5.- ERABILERA-BALDINTZEN ONARPENA – http://www.maqmar.com web guneko edukietara bisitari gisa sartzeak berarekin dakar web gunearen erabilera-baldintzak eta hitzak onartzea, pribatutasun-politika honetan adierazitakoari jarraiki.

PRIBATUTASUN-POLITIKA 

Informaziorako Eskubidea. Erabiltzaileak iruzkin bat egitea erabakitzen badu, Datu Base horren xederako, alegia, erabiltzaileen eta/edo Maqmarren bezeroen arteko komunikazioa errazteko behar-beharrezkoak diren datuak eskatuko dira.

Maqmarrek izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe erabil daitezela eragozteko teknika nahiz antolamendu arloko neurriak hartu ditu, betiere kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek dauzkaten arriskuak, hori guztia ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Dagokion eskaera-orrian “BIDALI” sakatzean, erabiltzaileak berariaz onartzen du bertan jasotako datuen tratamendua egitea.

Erabiltzailearen Onarpena

Erabiltzaileak ezarritako baldintzak onartzen dituela joko da baldin eta dagokion eskaera-orrian “BIDALI” botoiaren gainean sakatzen badu. Datu pertsonalak Maqmarren jabetzako datu-base batean biltegiratzen dira, eta datu-base horrek teknika eta egitura arloko neurri egokiak bermatzen ditu, eskainitako informazio pertsonalaren segurtasuna eta osotasuna babesteko. Jasotako datuak egokiak, bidezkoak eta nahikoak dira Maqmarren esparru, helburu eta zerbitzu zehatz, berezi eta legitimo horiek betetzeko.

Datuak Zuzentzeko, Aurka Egiteko eta Eguneratzeko Eskubidea

Erabiltzaileak eskubidea du informazio hori eskuratzeko, zuzentzeko –baldin eta datuak okerrak badira– eta fitxategian baja emateko. Azken kasu horretan Maqmarrek automatikoki galduko du informazioa. Eskubide horiek Maqmarren fitxategiaren arduradunarekin zuzenean harremanetan jarriz erabili ahal izango dira:

maqmar@maqmar.com
Maquinas Marinas, S.L. (MAQMAR)
Pol. 110 - Txatxamendi, 35
20100 Lezo (Gipuzkoa)
 

Halaber, eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubide horiek erabili ahal izango dituzu Errenteriako (Gipuzkoa) 188 Posta-kutxa – 20100 helbidera idatziz zuzenduta.